2025/12/19
Olentzerok eta Mari Domingik urteroko bisita egin digute baina oraingoan ez dira bakarrik etorri, laguntzaile bihurriak izan dituzte, Galtzagorriak eta Napo.
Olentzero y Mari Domingi nos han visitado como todos los años, pero esta vez han venido con ayudantes, Galtzagorris y Napo, que han hecho travesuras,.
ONDO PASA OPORRETAN!
2025/12/17
2025/12/03
Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu Ikastolan. Euskararen eguna euskararen balio unibertsala aldarrikatzeko eguna
El 3 de diciembre, celebramos el Día Internacional del Euskera en la iIkastola. Día para reivindicar el valor universal del euskera.
2025/11/25
Azaroaren 25ean, EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNEAN, ekintza desberdinak burutu ditugu Ikastolan.
Data honek gure ikasleak errespetuaren, berdintasunaren eta bizikidetza baketsuaren garrantziaz hausnartzera, heztera eta kontzientziatzera gonbidatzen gaitu. Ekintzen helburua ez da soilik data horren esanahia ulertzea, baizik eta baita gure ikasleek garapen pertsonalean eta sozialean lagun ditzaketen funtsezko balioak sustatzea ere.
Hoy 25 de noviembre, DÍA INTERNACIONAL CONTRA LA VIOLENCIA CONTRA LAS MUJERES, hemos llevado a cabo diferentes actividades en la Ikastola.
Esta fecha invita a nuestro alumnado a reflexionar, educar y concienciar sobre la importancia del respeto, la igualdad y la convivencia pacífica. El objetivo de las actividades no es sólo comprender el significado de esta fecha, sino también fomentar los valores fundamentales que nuestros alumnos y alumnas pueden contribuir al desarrollo personal y social.
2025/11/18
6. mailak Ostadar gelarekin integrazio saioak egiten ditu. Ikastalde ezberdinak elkartu eta oraingoan selfien inguruan aritu dira. Desberdintasunak berdintzen gaitu.
El alumnado 6º realiza sesiones de integración con la gela Ostadar. Se han juntado en diferentes grupos y en esta ocasión han trabajado en torno a los selfis. La diferencia nos iguala.
2025/11/12
6. mailako ikasleak Gernikara txangoa egin dugu Bakearen museoa bisitatzeko. Museoa sortu zenetik, Gernikako bonbardeaketaren memoria historikoa zaintzeko ardura izan du. Begoñaren etxea ezagutu eta bonbardeaketaren eguna bizi izan dugu.
El alumnado de 6º curso hemos realizado una excursión a Gernika para visitar el museo de la Paz. Desde su creación, ha sido el encargado de velar por la memoria histórica del bombardeo de Gernika. Hemos conocido la casa de Begoña y hemos vivido el día del bombardeo.
2025/11/11
Azaroaren 11an, 4 eta 5 urteko haurrek txango zoragarri bat egin genuen Zugaztietako parkera. Funikularrean igo ginen Trapagatik La Reinetara. Ondoren, aintziren ibilbidea egin genuen, zeinek naturaz eta hainbat eskultura bereziz gozatzeko aukera paregabea eskaintzen duen.
Egun ahaztezina izan zen, ikasteko, lagunekin jolasteko eta primeran pasatzeko!
El 11 de noviembre, el alumnado de 4 y 5 años vivimos una emocionante excursión al parque de Zugaztieta. Subimos en funicular desde el Valle de Trápaga hasta La Reineta.
Después realizamos la ruta de los lagos, que ofrece una excelente oportunidad para disfrutar de la naturaleza y de singulares esculturas.
¡Un día inolvidable para aprender, jugar y pasarlo genial!
2025/11/03
LH3 eta LH4ko ikasleek Haszten elkartearen bitartez jarduera fisiko egokitua ezagutzeko aukera izan dute.
El alumnado de 3º y 4º de Primaria han tenido la oportunidad de conocer la actividad física adaptada a través de la asociación Haszten.
2025/10/31
Xanduli, manduli kikirriki... Eman gaztainak guri! Xanduli, manduli, kikirriki... Eman goxokiak guri!
2025/10/22-26
Ibilaldia Gorbeiako Saldropotik eta Ginkana basoan zehar.
Recorrido por Saldropo y ginkana por el bosque
Taldearen kohesioa landuz, naturaz gozatuz
Trabajando la cohesión del grupo , gozando de la naturaleza
2025/10/16
6. mailako ikasleak Rialia industria museora txango egin genuen. Bertan itsasadarreko lanbideen bidez ingurua ezagutu eta aztertzeko aukera izan genuen.
El alumnado de 6º hicimos una excursión al museo industrial Rialia. Allí tuvimos la oportunidad de conocer y analizar la zona a través de los oficios de la ría.
2025/10/09
Ostadar gelak 6. mailako ikasleak gonbidatu ditu STOP MOTION teknikarekin bideo bat sortzera. Bertan izan dira denak elkarrekin katuari mugimendua ematen.
Ostadar gela invitó al alumnado de 6º a crear un vídeo con la técnica STOP MOTION. Allí han estado dándole al gato en movimiento.
2025/09/30
Irailaren 30ean Ostadar gelakoak eta Lehen Hezkuntzako 1. ziklokoak Loiura joan ginen kurtsoari hasiera emateko eta gure arteko harremanak sendotzeko. Bikain pasatu genuen tirolinatik botatzen eta gazteluan jolasten!
El 30 de septiembre el alumnado del primer ciclo de Educación Primaria junto al Ostadar gela fuimos a Loiu para darle comienzo al presente curso escolar y afianzar las relaciones. !Lo pasamos en grande tirándonos por la tirolina y jugando en el castillo!
2025/09/01
Ongi etorri 2025-2026 ikasturteara! Webgune honetan eskolako informazio guztia aurkituko duzue. Lagungarria izatea espero dugu.
¡Damos comienzo al curso 2025-2026! En esta página web podréis encontrar toda la información del centro. Esperamos que sea de ayuda.